Basque Design Project
BASQUE DESIGN PROJECT

PROIEKTUA

2017 Azaroaren 17a

Ohiko euskal altzari eta piezak berriro editatzeko jardunaldi irekia.

5 diseinatzaile gonbidatu: Iratzoki-Lizaso, Arquimaña, Silvia Ceñal, Hirikiten, Amarenak.

5 pieza, 5 lantalde, 5 berdiseinu.

Pirograbura
Kutxa
Bahea
Su-ontzia
Saskigintza

#01 Diseinuak
GORDAILUA
LEHEN EDIZIOA

#01 DISEINUAK

Ohiko euskal altzari, objektu eta tresnak elkarlanean berriro editatzeko jardunaldi irekia.

#01 EDIZIOA
SILVIA CEÑAL

BAHEA

Silvia Ceñalek Irungo padura eta Bidasoa aldean angulak arrantzatzeko erabiltzen zen tresna landu du.

IRATZOKI-LIZASO

PIROGRABURA

Iratzoki-Lizasok aplikazio desberdinak izan ditzazkeen zura erretzearen inguruko teknika lantzea proposatu du.

ARQUIMAÑA

KUTXA

Arquimañak altzari hau egungo bizitzara moldatu nahi du, baita fabrikatu-kontsumitzearen inguruko hausnarketa egin ere. Objektu fisikoa, objektu digitala eta amaierako erabiltzailearen arteko erlazioa jorratuko da.

HIRIKITEN

SU-ONTZIA

Hirikitenek haien artean sua edota energiaren bidez erlazionatutako hainbat elementu hartu ditu abiapuntu gisa, bero-iturri baten inguruan biltzearen ohitura sozialaren inguruko kontzeptua landu nahiean.

AMARENAK

SASKIGINTZA

Amarenak-ek saskigintza eta honen txirikordatze-teknika desberdinak hartu ditu erreferentziatzat oihal-pieza baten isladatzeko.

GIPUZKOAKO ONDARE BILDUMEN ZENTROA

GORDAILUA

Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Ondare Bildumen Zentroa da. Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari atxikita dago.

Bertan gordetzen da Aldundiaren beste eraikinetan erakusgai ez dagoen kultur ondare higigarria, liburuak eta agiriak izan ezik. Halaber, San Telmo Museoaren eta zenbait erakunde publiko eta pribaturen bildumak ere gordetzen ditu; adibidez, Nestor Basterretxearen obra.

Gehienbat etnografiako piezak eta artelanak dira, 60.000 ale baino gehiago guztira.

2015. urteaz geroztik, Gipuzkoako Arkeologiaren eta Paleontologiaren biltegia ere bada Gordailua, lurralde honetan burutu diren indusketetako eta ezustean aurkitutako pieza arkeologiko eta paleontologikoak zaintzeko eta ikerlarien eskura jartzeko. 10.000 kaxa baino gehiago dira.

Diputación Foral de Gipuzkoa - Orain Gipuzkoa
Habic - Basque Habitat and Contract Cluster
Ayuntamiento de Irun
Interreg POCTEFA
Rutas singulares