Kutxa2019-01-25T10:14:11+00:00
ARQUIMAÑA

KUTXA

Arquimañak kutxaren inguruan egin du lan, bizitza garaikidera eta egungo fabrikatu-kontsumitzera moldatzeko asmoz. Objektu fisiko, objektu digital eta amaierako erabiltzailearen arteko erlazioa jorratu da.

Kutxa - Arquimaña

IRUDIAK

Kutxa - Arquimaña
Kutxa - Arquimaña
Kutxa - Arquimaña
Kutxa - Arquimaña
Kutxa - Arquimaña
Kutxa - Arquimaña
Basque Design Project
DISEINATZAILEA

ARQUIMAÑA

ESTUDIOA | Arquimaña

DISEINATZAILE | Iñaki Albistur eta Raquel Ares

JATORRIA | Donostia

Arquimaña

Arquimaña Iñaki Albistur eta Raquel Ares gara, arkitektura estudioa. 2010etik gure fabrikazio digitaleko tailer propioa dugu, Euskal Herrian aitzindari izanik.
Fabrikazio digitala ezagutu genuenetik, hura gure estudioaren barne hartzeak diseinu-prozesuan pauso bat gehiago emateko aukera ematen zigula ulertarazi zigun, gure proiektatzeko moduak inplizitoki, momentu oro, autoprodukziorako aukera eskainiz, eta diseinu-prozesu osoaren kontrola emanez, hasierako ideietatik, prototipoetatik pasata, behin-betiko produktura iritsi arte.

Egiteko modu berri honek diseinuko eremu guztietako profesionalak fabrikazio digitala eta honen tresnekin kontaktuan sartu ditu, artisautza digitala deritzona emaitza gisa emanez; gure burua filosofia honekin identifikatzen dugu eta gure lan guztietan nabarmentzen duguna.

Horrela, hiriko tailerraren ideia tradizionala berreskuratzen dugu, XXI.mendeko berezko teknologiari lotuta.

Gure lan-prozesuek gure proiektu ia guztiak modu lokal eta jasangarrian ekoiztea baimentzen dute, fabrikazio digitalak materialaren erabilera optimizatzen duelarik, hondakinik sortu gabe (3D inprimaketa) eta material biodegradagarriak erabiliz.

Modu honetan diseinua, artisautza, ikerketa eta teknologia konbinatzen ditugu soluzio sortzaile eta eraginkorrak eskaintzeko.

arquimaña.com