Saskigintza2019-01-25T10:17:21+00:00
AMARENAK

SASKIGINTZA

Oihanek saskigintza landu du. Txirikorda mota desberdinak aztertu, eskala eta ahal den heinean birziklatutako edo birziklagarriak diren materialekin jokatu du (haria, plastikoa, oihalkiak, zura…).

Amarenak - Saskigintza

IRUDIAK

Amarenak - Saskigintza
Amarenak - Saskigintza
Amarenak - Saskigintza
Amarenak - Saskigintza
Amarenak - Saskigintza
Amarenak - Saskigintza
Basque Design Project
DISEINATZAILEA

AMARENAK

ESTUDIOA | Amarenak

DISEINATZAILE | Oihane Pardo

JATORRIA | Donostia

Amarenak

Amarenak, nahi gabe, orain dela urte batzuk idazten hasi zen istorio bat da. Oihane Pardo, arkitekto eta diseinatzaile donostiarrak, amaren eskutik, amonaren kaikua (ohiko euskal berokia) oinordetzan jaso zuenean.

Urte askotan zehar, Oihane hiri eta herrialde ezberdinetan bizi izan zen: Bartzelonan, La Rochelle (Frantzia), Bruselas, Tenerife eta, azkenik, Shanghaien (Txina). Kaiku hura Oihaneren beroki kuttuna izan zen bidai haietan, bere etxea, familia eta kulturarekiko lotura. Baina egun batean beste berri bat erosi behar izan zuenean, jantzi hau galtzeko zorian zegoela ohartu egin zen. Os leku gutxietan zegoen salgai, eta aurkitzen zituen haiek ez zuten bere amonaren kaiku dotore harekin zer ikusirik.

Beraz, 2016an Oihanek bere Shanghaiko arkitekto lana eta bizitza alde batera utzi egin zuen eta Donostiara itzuli egin zen mundura bere harri-koskorra ekartzeko. Honela jaio zen Amarenak, gure ama eta amonek egun batean izan zituzten jantzi eta objektu haiek galdu ez daitezen.

Istorioa duten jantziak: Euskal tradiziozko jantziak eguneratzen ditugu, kaikua adibidez. Euskal kultura eta modan dugu gure oinarria.
Bertan ekoiztuak: Gure janzki guztiak eskuz egiten dira Gipuzkoa eta Donostiako joskintza tailerretan.
Oihal naturalak: Moda iraunkorraren alde gaude. Gure inguruan eta era artisauean egindako oihal naturalekin egiten dugu lan, ingurugiroa errespetatuz.

www.amarenak.com